Itxi

telebista

Saria

Telebistaren Akademiak 'La Víctima Número 8' Iris sariarekin nabarmendu du

EiTB

ETBk, Telemadridek eta Mediaprok elkarrekin ekoitzitako telesailak Fikziozko Zuzendaritza Onenaren saria jaso du.

  • 'La Víctima Número 8' telesaileko lan-taldea Iris Sarien emate ekitaldian

    'La Víctima Número 8'ko lan-taldea Iris Sarien emate ekitaldian. Argazkia: Telebistaren Akademia

ETBk, Telemadridek eta Mediaprok ekoitzitako 'La Víctima Número 8' telesailak Telebistaren Akademiak banatzen dituen Iris sarietako bat jaso du astelehen honetan, azaroaren 18an.

Antonio Mercero Fikziozko Zuzendaritza Onenaren sariarekin nabarmendu du epaimahaiak Marc Cistaré produktore eragileak, Alejandro Bazzano zuzendariak eta David Azkano argazki-zuzendariak egindako lana. Hain zuzen ere, telesailaren sormena eta kalitate bisuala azpimarratu dituzte.

Madrilgo Nuevo Alcalá antzokian izan den ekitaldian, besteak beste, hauek ere saritu dituzte: Toñi Moreno, La Sexta, 'Prodigios', 'Los Investigadores', Maria Rey eta Matias Prats.