Itxi

telebista

22:30ean

'El contable' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche de…' saioan

EiTB

Ben Affleck aktorea da protagonista nagusia, Asperger sindromea duen eta kontabilitate arloan lan egiten duen gizonaren paperean.

  • Ben Affleck 'El contable' pelikulan

    Ben Affleck 'El contable' pelikulan. EiTBko bideo batetik hartutako irudia

'La Noche de...' saioaren eskutik, El contable filmaz gozatu ahal izango dugu telebistan lehen aldiz gaur gauean. Ben Affleck aktoreak hezurmamitzen duen Christian Wolff, matematikan maisua den gizona, da protagonista nagusia. Wolffek autismoa du, eta horregatik oso zorrotza da ordenarekin, baina jendearekin harremanak izateko zailtasunak ditu. 

Aste honetako pelikularen inguruko xehetasunak emateaz gain, bi aktoreri buruzko erreportajeak aurkeztuko dizkigu Felix Linaresek: Matt Damonek Bizkaiko Otxandio herrira egindako bisitaren nondik norakoak ekarriko ditu, batetik, eta ezagun egin aurretik Sylvester Stallonek zineman egindako paperak gogoratuko ditu, bestetik. 

Los 7 pecados capitales tarte berriarekin osatuko da programa. Lehen atalean haragikeria izango dute hizpide. 

'La Noche de... El contable' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.