Itxi

telebista

22:15ean

'Represalias' minisaila izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n

I. A. | EITB.EUS

Ezkonberri bikote baten erailketak Eskoziako landa-eremu isolatu batean bizi diren haien familien bizitzak astinduko ditu. Gaur, 22:15ean, ETB2n.

  • 'Represalias' minisailaren fotograma

    'Represalias' minisailaren fotograma

ETB2k 'Represalias' ('One of Us') lau ataleko minisaila emango du gaur gauean. William McGregorrek zuzenduriko telesail britainiarraren protagonistak dira, besteak beste, Georgina Campbell, Joe Dempsie, Adrian Edmondson, Christian Ortega, Juliet Stevenson, John Lynch, Julie Graham eta Joanna Vanderham.

Ezkonberri bikote bat hilik agertuko da ezkonbidaiatik itzuli ondoren. Erailketa bikoitzak haien familien eta lagunen bizitzak astinduko ditu. Eskoziako landa-eremu batean bizi dira familiak, eta hiltzailea dirudien gizonezko misteriotsu bat iritsiko da bertara.

Ez ezazu galdu 'Represalias' minisaila, gaur, 22:15ean, ETB2n. Filma telebistan eman ostean, EiTB Nahieranen izango da ikusgai azaroaren 30a arte, krimen eta suspensezko filmen atalean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema