Itxi

telebista

20:00etan

Joseba Arguiñanok Larragoara egingo du bisita, gaur, 'Historias a Bocados' saioan

EiTB

Herriko hainbat bizilagun ezagutuko ditu bertan, eta historia, artea, ohiturak, natura eta bereziki gastronomia izango dituzte hizpide.

  • Joseba Arguiñano Larragoako bizilagun batekin

    Joseba Arguiñanok Larragoara egindako bisitaren irudia

Igande honetako 'Historias a Bocados' saioan Nafarroako Larragoa herrian izango da Joseba Arguiñano, Ameskoagoienan. Hango hainbat bizilagunen eskutik, herriko historia, ohiturak eta tokirik esanguratsuenak ezagutuko ditu, betiere gastronomia jomugan.

Jesus Diaz da bizilagun horietako bat. Eskualde horretako historia aztertu du Jesusek eta ''Arte en el Valle de Améscoa (Navarra). Larraona: Iglesia de San Cristobal'' liburua kaleratu ere. Beraz, herriko eliza izango da saioko protagonistetako bat.

Oskar Urrak herritik ibilaldia egitera eramango du Joseba, eta behien garai bateko uraskara helduko dira. Han korneta jotzen ikusiko dugu Oskar, garaia batean herriko behi guztiak deitzeko egin ohi zuten bezala. Behiak batu eta mendira eramatea zen xedea. Ohitura hori, beste batzuekin batera, berreskuratzea da herritarren asmoa, tartean 'Día del Mayo' izeneko festa ere: Uzta kazkabarretik babesteko enbor bat altxatzen dute, jai giroan.

Enrique Garcia de Baquedanok Urbasara eramango du Joseba, eta hango baso ikusgarrian daukan bordan arituko dira biak, sukaldaritzan.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.