telebista
23:15ean
Enoturismoaz, gaur gauean, '#Basquexperience' saioan
EiTB
Arabako Errioxako xarma erakutsiko du, txakoliaren munduan murgilduko da eta garai batean sagardoa nola egiten den azalduko du, aintzineko baserri dolarea erakutsiz.
-
Adela Gonzalez '#Basquexperience' saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB
'#Basquexperience', turismo aktiboa ardatz duen saioak, gaur, ETB2n eta eitb.eus-en (23:15ean) enoturismoa izango du ardatz. Hartara, Arabako Errioxako xarma erakutsiko du, txakolinaren munduan murgilduko da, eta garai batean sagardoa nola egiten zen azalduko du, antzinako baserri dolarea erakutsiz.
Saioan, Oscar de Marcos Athleticeko jokalaria izango dute eta Guardian gidari ibiliko da. Bertan, El Fabulista eta Solar de Samaniego upategietara bisita egingo dute.
Halaber, Bakioko Txakolinaren Museoan eta Gorrondona upategian bertako euskal ardoaren berezitasunak ikasiko dituzte. Bestalde, Igartubeiti baserri dolarean Olatz Mitxelena Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko kideak sagardoaren iraganaz eta orainaz hitz egingo du.
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babestutako saioaren ardatza gure lurraldeetako turismo iraunkorra eta aktiboa da.