Itxi

telebista

22:30ean

'El hombre más buscado' pelikula emango dute gaur gauean 'La Noche de...'n

EiTB

Horrez gain, Jennifer Lopez aktoreak egindako deklarazio polemikoenak errepasatu eta Hollywoodeko izarren inguruko istorio bitxienak azalduko ditu saioak.

  • 'El Hombre más buscado' pelikularen irudia

    'El Hombre más buscado' pelikularen irudia

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak El hombre más buscado pelikula eskainiko du. Suspensez beteriko film honek John LeCarré idazlearen izen bereko eleberri ospetsua hartzen du oinarri. Philip Seymoud Hoffman du protagonista, eta Robin Wright, Willem Dafoe, Rachel McAdams eta Daniel Brühl aktoreak ikusiko ditugu lan horretan berarekin batera. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, 'LND'k Jennifer Lopezek egindako deklarazio polemikoenak gogoratuko ditu, eta, gainera, 'Game of Thrones' telesailaren eta James Bond sagako pelikulen bikoizketan egin diren akatsen inguruko erreportaje dibertigarria eskainiko du.

Amaitzeko, Hollywoodeko aktoreen inguruko istorio bitxienak azalduko ditu saioak.

'La Noche de... El hombre más buscado' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.