telebista
22:15ean
'Nacido para matar' minisaila izango da ikusgai, larunbat gauean, ETB2n
I. A. | EITB.EUS
Sam amarekin bizi den nerabe bat da. Mutil ona izatearen itxurapean, psikopatetan ohikoak diren desirak eta joerak ezkutatzen ditu. Larunbatean, 22:15ean, ETB2n.
-
Jack Rowan 'Nacido para matar' minisailaren fotograma batean
ETB2k 'Nacido para matar' ('Born to Kill') lau ataleko minisaila estreinatuko du larunbat gauean. Bruce Goodisonek zuzenduriko telesail britainiarraren protagonistak dira, besteak beste, Jack Rowan, Romola Garai, Lara Peake, Daniel Mays, Richard Coyle, Earl Cave eta Jeany Spark.
Sam Woodford (Jack Rowan) nerabeak mutil ona izatearen itxura du; adeitsua, ederra eta atsegina da, eta ongi hezita dago, baina, itxura horren azpian, psikopatetan ohikoak diren desirak eta joerak ezkutatzen ditu. Hauek dira minisailaren gainerako pertsonaiak: Samen ama, Jenny (Romola Garai), gustatzen zaion neska, Chrissie (Lara Peake), bere lagun bakarra, Oscar (Earl Cave) y eta Samen aita, Peter (Richard Coyle).
Ez ezazu galdu 'Nacido para matar' minisaila, larunbatean, 22:15ean, ETB2n. Filma telebistan eman ostean, EiTB Nahieranen izango da ikusgai abenduaren 29a arte, krimen eta suspensezko filmen atalean.