Itxi

telebista

22:30ean

Sao Paulo ezagutzen, gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioan

EiTB

Amaiur Elizari kazetariak Aitor, Hegoitz, Gaizka, Janire, Natxo eta Iñaki euskaldunen eskutik ezagutuko du Brasilgo hiria.

  • Amaiur Elizari kazetaria Sao Paulon.

    Amaiur Elizari kazetaria Sao Paulon. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko ataleann, Amaiur Elizari kazetariak Sao Paulo, Brasilgo hiririk jendetsuena, ezagutuko du bertan bizi diren sei euskaldunen eskutik. 14 milioi biztanleen artean, Aitor, Hegoitz, Gaizka, Janire, Natxo eta Iñaki munduko finantza-hiriburu garrantzitsuenetako batean bizi dira.

Hiriko txoko guztiak arakatuko ditu Amaiur kazetariak euren eskutik, garai kolonialeko hirigunea abiapuntu duela, inguruko luxuzko hondartza ikusgarriak ere ezagutuz.

Elitearen eta burgesiaren lekurik gustukoenetakoa da Sao Paulo, bai aisialdirako baita negozioak egiteko ere. Gainera, hiri oso erakargarria da bertako biztanleen nortasun atsegin eta adeitsuagatik. Hiriak bidaiarientzat duen eskaintza zabala aztertuko du saioak.

'Vascos por el Mundo' ostegunero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.