Itxi

telebista

Audientzia

207.000 lagunek jarraitu zuten kanpaien emanaldia Izabatik ETBn

EiTB

ETB1 eta ETB2 kanaletan aldi berean emititu zen 'Kaixo 2020' saioa eta % 17,0ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 29,9ko kuota bereganatu zituen.

Sara Gándara, Mikel Pagadi y Zuhaitz Gurrutxaga han presentado el especial 'Kaixo 2020'.

Izabatik zuzenean eskaini zituen Euskal Telebistak urte amaierako kanpaiak. ETB1 eta ETB2 kanaletan aldi berean emititu zen 'Kaixo 2020' saioa eta % 17,0ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 29,9ko kuota bereganatu zituen. Mikel Pagadik, Zuhaitz Gurrutxagak eta Sara Gandarak aurkeztutako saioak 207.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Orobat, harrera ona izan zuten kanpaien aurretik eta ondoren eskaini ziren saio bereziek. Ion Aramendik aurkeztu zuen Se Acabó 2019!' Gabon Zaharreko bereziak 135.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen. Urte berria hasteko ETB2k 'Al 2020 con Puro Relajo' prestatu zuen eta emanaldiak 228.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.

ETB1en, kanpaien aurretik ikusgai izan zen 'Onki Xin Izabara' saio bereziak % 6,0ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %16,4ko kuota bereganatu zituen. Horrez gain, 'Kaixo 2020' saioaren ondoren, 'Go!azen' telesaileko aktoreek eta musika alorreko pertsonaia ezagunek 'Go!azen 2020' gala berezia eskaini zuten. Saioak % 6,1eko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 12,5eko kuota bereganatu zituen, eta 139.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Lehendakariaren mezua

Bestalde, Lehendakariaren urte amaierako mezuak ere audientzia datu bikainak izan zituen. ETB1en 14:30ean izan zen mezua ikusgai euskaraz, eta % 6,2ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 14,8ko kuota lortu zituen. ETB2k 15:40ean eman zuen gaztelaniazko mezua, % 13,7ko audientzia zatia eta 128.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bilduz.

Orobat, urtarrilaren 1ean, ETB1en, gauean eskainitako 'Korrontziren nafar loreak Zugarramurdin' saioak % 4,8ko audientzia izan zuen eta 240.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

Kirolari dagokionez, pilotak ere jarraipen handia izan du. Igandeko Eskuz Binakako Txapelketako partidak (Irribarria-Rezusta vs Olaizola-Urrutikoetxea) % 13,2ko audientzia eskuratu zuen eta euskaldun artean % 18,1era iritsi zen. Igandean, Altuna III-Galarza bikoteak Artola eta Imazen aurka jokatutako partidak % 10,5eko audientzia izan zuen eta euskaldunen artean % 15,4. Bi neurketok lider izan ziren euskaldunen artean bere ordutegian.

ETBk % 11,2ko audientziarekin itxi du urteko

ETBk urtea % 11,2 audientziarekin itxi du; ETB2k % 8,3 eskuratu du eta ETB1ek %2,0. Bestalde albistegiek, zazpigarren urtez jarraian, lidergoari eutsi diote 2019an % 19,4ko audientziarekin.