Itxi

telebista

Zinema

'Focus' filma, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Krimenei buruz jarduten duen komedia erromantiko horretan Nicky (Will Smith) izeneko iruzurgile bat da protagonista, eta Jess (Margot Robbie) hartzen du bere babespean.

  • 'Focus' filma.

    'Focus' filma.

Focus (Focus) filma eskainiko du ETB2k gaur gauean. Warner Bros ekoiztetxearen lan hori GLenn Ficarra eta John Requa zinemagileek zuzendu dute. Gainera, aktore zerrendan ere Hollywoodeko izen handienetako batzuk aurki daitezke, hala nola Will Smith, Margot Robbie, Rodrigo Santoro, Stephanie Honore, BD Wong, Andrian Martinez edota Robert Taylor, esate baterako.

Krimenei buruz jarduten duen komedia erromantiko horretan Nicky (Will Smith) izeneko iruzurgile bat da protagonista, eta Jess (Margot Robbie) hartzen du bere babespean. Egoerak, ordea, okerrera egingo du bien artean harreman erromantiko bat garatzen hastearekin batera. Nickyk iruzurrari buruzko trikimailurik onenak erakusteko asmoa badu ere, Jessen helburu bakarra bere nagusiarengana hurbiltzea bakarrik da. Ondorioz, Nickyk harremana egun batetik bestera uzteko erabakia hartuko du. Hiru urte beranduago, Buenos Airesen ikusiko dute berriro elkar, diru asko sortzen duten auto lasterketa batean.

Ez ezazu galdu Focus filma, gaur, 22:30ean, ETB2n.