Itxi

telebista

Audientzia

ETB2, asteleheneko telebista-kanalik ikusiena, % 11,3ko kuotarekin

EiTB

Astelehen arratsaldeko pelikulek audientzia datu bikainak lortu zituzten ETB2n, eta ETB1en Binakako Txapelketaren zuzeneko emanaldiak ere harrera ezin hobea izan zuen.

  • 'Teleberri 2', urtarrilaren 6ko emanaldia.

    'Teleberri 2', urtarrilaren 6ko emanaldia. EiTBko bideo bateik ateratako irudia.

ETB2 izan zen asteleheneko telebista-kanalik ikusiena, % 11,3ko audientzia-zatiarekin. Arratsaldeko pelikulek datu bikainak lortu zituzten: Asesinato en Aquitania bere ordu-tartean nagusi izan zen, % 19,4ko kuota eta 244.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortuz Euskadin eta eragin eremuan; 12 años de esclavitud filmak, berriz, % 14,1eko audientzia-zatia eta 230.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.

Halaber, ETBko albistegiek lidergoari eutsi zieten eta 'Teleberri'ren bi edizioak bere ordu-tartean nagusi izan ziren. Eguerdiko 'Teleberri'k % 20,8ko audientzia-zatia lortu zuen, eta gauekoak % 21,4ko kuota eta 277.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Vanessa Sanchezek aurkeztutako gaueko albistegia eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin.

Bestalde, astelehen arratsaldean ETB1ek Eibartik zuzenean eskainitako Binakako Txapelketako norgehiagokak lortu zuen bere ordu-tartean lidergoa. Olaizola II- Urrutikoetxea eta Ezkurdia-Martija bikoteek jokatutako partidak % 13,4ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 25,2ko kuota bereganatu zituen. Halaber, 203.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Azkenik, aipagarria da igande gauean 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak izandako harrera ona. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Elantxobe Bizkaiko herria ezagutu zuten. Saioak % 5,8ko audientzia-zatia lortu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 13,4ko kuotarekin. Emanaldiak, gainera, 127.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.