Itxi

telebista

22:30ean

'La chica en la niebla' filmaren estreinaldia, gaur gaueko 'La Noche de...'n

EiTB

Saioak, gainera, Scarlett Johnasson eta Kevin Costner aktoreen inguruko erreportajeak eskainiko ditu.

  • 'La Chica en la Niebla' pelikularen irudia

    'La Chica en la Niebla' pelikularen irudia, EiTBko bideo batetik hartuta.

Astearte honetako 'La Noche de...'k La chica en la niebla intriga handiko pelikula estreinatuko du telebistan. Italiako mendietako herri isolatu batean desagertuko den neska baten kasuari buruzko filma da. Jean Reno eta Toni Sevillo dira aktore protagonistak eta filmaren zuzendariak, Donato Carrisi zinegile eta idazleak, zuzendari berri onenaren David de Donatello saria irabazi zuen. Felix Linaresek aktore zerrendaren eta pelikularen grabazioaren datu guztiak emango ditu.

Bestalde, aurtengo Oscar Sarietarako izendapenetan aktore gustukoenetakoa den Scarlett Johanson aktoreari buruzko erreportajea eskainiko du 'LND'k.

Gainera, Kevin Costnerren 65. urtebetetzea hizpide hartuta, haren ibilbide profesionalaren inguruan entzun ditugun zurrumurruak frogatuko ditu saioak.

Amaitzeko, atal berri bat eskainiko du 'LND'k: Tu banda sonora favorita. Zinemaren historiako soinu-banda onenak errepasatuko ditu eta ikus-entzuleek gustukoena dutenaren alde boto emateko aukera izango dute.

'La Noche de... La chica en la niebla' astearte honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.