Itxi

telebista

22:30ean

'Vascos por el Mundo' saioa Oxforden izango da gaur gauean

EiTB

Amaiur Elizarik unibertsitate-hiri honen sekretu guztiak ezagutuko ditu bertan bizi diren sei euskaldun gidari dituela: Naroa, Irene, Rebeca P., Rebeca O., Peio eta Nora.

  • Oxford hiria

    Oxford hiria. EiTBko bideo batetik hartutako irudia

'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atalean, Amaiur Elizari kazetariak Oxford hiria ezagutuko du bertan bizi diren sei euskaldunen eskutik: Naroa, Irene, Rebeca P., Rebeca O., Peio eta Nora.

Oxfordera iritsi bezain laster, bertan sortu diren istorioen berri jasoko du saioak, Harry Potter eta Alizia, herrialde miresgarrian, besteak beste, bertan girotuta baitago. Izan ere, Europako literaturaren eta zinemagintzaren erdiguneetako bat izan da Oxford historian zehar. Hiriko unibertsitateak ere ospe handia du, eta bertan ikasi dute zientzia eta literatura munduko pertsona garrantzitsu askok: Albert Einstein, Oscar Wilde, Stephen Hawkings...

Bidaia honetan zehar, Christ Church College eraikina, Bodleian Library liburutegia eta Carfaxko kanpain-dorrea bisitatuko dituzte, eta zuzeneko musika-emanaldiak, itsasontzi-etxeak, kaleko azokak eta beste hainbat bitxikeria ezagutuko dituzte hiriko kaleetan barrena.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.