Itxi

telebista

22:30ean

'Caballos salvajes' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche de...'n

EiTB

Saioak, gainera, Leonardo DiCaprio eta Ava Gardner aktoreen inguruko erreportajeak eskainiko ditu.

  • 'Caballos Salvajes' pelikularen fotograma bat

    'Caballos Salvajes' pelikularen fotograma bat

Gaur, 'La Noche de...' saioak Caballos salvajes pelikularen estreinaldia eskainiko du telebistan. Robert Duvall da filmaren zuzendaria eta protagonista nagusia, eta Josh Hartnett, James Franco eta Luciana Pedraza aktoreak ikusiko ditugu harekin batera. Nerabe baten hilketa gertatu eta 15 urtera kasua berriro ireki eta ikertzen hasiko den detektibe baten istorioa kontatzen du. Utah estatuko paraje ikusgarrietan filmatutako pelikularen inguruko datu guztiak emango dizkigu Felix Linaresek.

Bestalde, Oscar sarietarako zazpigarren izendapena jaso duen Leonardo DiCaprioren inguruko erreportaje interesgarria eskainiko du 'LND'k Los titulares de Leonardo DiCaprio atalean, eta Ava Gardner aktorearen bizitza aztertuko du Los archivos secretos de LND tartean, bere heriotzaren 30. urteurrena dela-eta.

Urtero bezala, abian da La Quiniela de los Oscar lehiaketa. Saioaren webgunearen bitartez, ikus-entzuleek aktore, zuzendari eta film gustukoenen aldeko botoa emanez saria lortzeko aukera dute: Eneko Atxak Larrabetzun duen jatetxean bi lagunentzako afaria.

Amaitzeko, zazpi bekatu nagusien artean, sabelkeria aztertuko du saioak, Hollywoodeko aktore eta aurpegi ezagunak adibide hartuta.

'La Noche de… Caballos salvajes' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.