00:35

telebista

'El Conquis'en 1. atala

Gorka, edizioko lehen kanporatua inoiz ahaztuko ez duen egun baten ostean

EiTB

Landerrek irabazi du lehen immunitate jokoa igerian egindako ibilbide ona dela eta. Ikerrek eta Ixkuk Gorka kanporatu dute armiarmen dueluan.

  • Gorka, ''El Conquistador 16''ren lehen kanporatua, negarrez

    Gorka, "El Conquistador 16"ren lehen kanporatua, negarrez. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gorka goibel itzuli da etxera Karibeko abenturaren lehen kanporatua izateagatik, inoiz ahaztuko ez duen egun baten ostean. Zirraraz beteriko 24 orduko errusiar mendia izan da berarentzat eguna, eta malkoz beterik esan dio agur abenturari.

"El Conquistador del Caribe"ren hasiera ikusgarriak ustekabean harrapatu du Guaraguao taldea, eta helikopterotik egin beharreko jauziek bere onetik atera dute Gorka Luna.

Talde gorriak shock egoeran abiatu du lehen atala: ez dute beste talderik ikusi, kapitainik gabe zeuden eta aterik gabeko helikopteroetan zihoazen hamar bat metroko altueratik itsasora jauzi egin eta lehen immunitate proba hasteko. Zalantzarik gabe, ez zuten horrelakorik espero.

Denetariko emozioekin eman dute lehiakideek lehen immunitate jokoaren lehen urratsa, eta behin Los Haitises parke nazionaleko uretan, kilometro erdi egin behar izan dute igeri. Ondoren, aiztoak bezain zorrotz zeuden haitzetatik igaro, 20 metroko sare baten gora egin eta, bukatzeko, 10 metroko eskala bat igo behar izan dute Maskor handien irlaren goialdean zegoen ikurrinera iristeko. Hori izan da "El Conquistador del Caribe"ren edizio berriko lehen immunitate jokoa.

Ur-kiroletan duen eskarmentu handiaz baliaturik, Landerrek igerian egin beharreko ibilbide luzea azkar bukatu du. Zierbenarrak lortu du ikurrina, eta edizioko lehen garaipena berarentzat izan da.

Bitartean, azkena ez izateko borroka uste baino gogorragoa izan da. Ixku azken-hirugarren postuan zegoen, sarean zintzilik aurrera egin ezinik, Iker azken-aurren zihoan, harkaitzetatik igo ondoren hanketatik odola zeriola, eta Gorka zen azkena, uretatik atera ezinik.

Azkenean, duintasunez, Ixkuk itsaslabarraren goialdera iristea lortu du, baina ez Ikerrek ezta Gorkak ere ez dute lortu edizioko lehen proba bukatzerik. Gainera, Gorkak uretatik atera zezaten eskatu die saioko langileei.

Arnasa hartzeko ia denborarik ere ez dute izan, eta Julian beraien zain zegoen Maskor handien uhartearen kobazuloan, lehen bilerari ekiteko prest eta hainbat ezusteko zituela. Dagoeneko argi zegoen guztiek talde bat osatzen zutela, baina ez zuten espero beraien artean borroka egin eta eguna bukatu aurretik beraietako batek edo batek baino gehiagok saioa utzi beharko zutenik. Immunitatea Landerrek lortu du jokoa irabazteagatik, eta Gorkak duelurako lehen txartela eraman du jokoa bertan behera uzteagatik. Gainera, duelura joango zen bigarren pertsona Iker izango zela erabaki dute bozka bidez, immunitate proba oso txarra egin duelako. Eta, guztia erabakita zegoela zirudienean, Gotzon Burgos kapitaina agertu da. Harrera ona egin diote donostiarrari, txaloz hartu dute lehiakideek. Talde gaztea osatzen dute, basati samarra eta testosteronaz betea.

Gotzonen esku egon da duelura joango zen hirugarren lagunaren izena ematea eta Ixku aukeratu du immunitate proban gertatutakoaren berri izan duenean.

Baina oraindik ezustekoak bukatu gabe zeuden; "El Conquistador" saioan ohikoak diren kanpamentuak baino atseginagoa zirudien gorrien bizitokiak, baina eltxo gosetiz beteriko infernu bilakatu da bat-batean. Ondorioz, esker-onez joan dira duelura Gorka, Iker eta Ixku.

Dueluan ere ez da ongi aritu Gorka, baina elgoibartarrak gainditze pertsonal erakustaldia eginda esan du agur; izan ere, eskuen tamainako armiarmei, Haitiseseko tarantula beldurgarriei, aurre egitea ez da txantxetako gauza. Immunitate proban egindako lan txarra alde batera utzita, erraz irabazi du duelua Ikerrek. Ixkuri gehixeago kostatu zaio erreakzionatzea, baina zarauztarra Gorkaren zalantzez baliatu da bigarren postua lortu eta abenturan jarraitzeko. Gorka beranduegi konturatu da duelua gainditzeko aukerak zituela, eta ohartu denerako, duelua eta bere abentura bukatuta zeuden.

Negarrez esan dio agur abenturari, baina bere taldekideek kanpamentuan bizitzen ari ziren egoeraren berri izanez gero, agian bere porrota ez litzateke horren garratza izango. Eltxoak talde gorriko kideak ziztatzen ari ziren eta hasierako euforia histeria bilakatu da ordu gutxiren buruan.

Gainerako bi taldeak pozik iritsi dira, abenturan dagoeneko gertatzen ari zenaren berri jakin gabe. Nesken talde berdea zaldiz iritsi da Haitiseseko euri-oihanaren bihotzera, eta helduen talde mistoa paradisuzko hondartza batean lehorreratu da, zalantza eta galdera askorekin, baina oso adoretsu.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena