Itxi

telebista

Audientzia

"Aldana 1980. Isiltasun eztanda" dokumentalak audientzia-harrera bikaina izan du

EiTB

Duela 40 urte Alonsotegin gertatutako atentatuari buruzko saioak % 11,5eko audientzia-zatia bereganatu zuen.

  • Aldana tabernan gertatutako atentatua gogoratzen duen murala.

    Aldana tabernan gertatutako atentatua gogoratzen duen murala. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Igande gauean ikusgai izan zen Aldana 1980. Isiltasun eztanda dokumentalak audientzia-harrera bikaina lortu zuen, % 11,5eko kuota bereganatuz. Xabier Lapitz kazetariak gidatutako saioak duela 40 urte Alonsotegin gertatutako atentatua gogoratu zuen. Nahiz eta biktimen senideek eta lagunek gertatutakoa ikertu eta argitzeko hamaika ekimen antolatu dituzten, oraindik ez da argitu atentatua nork egin zuen. Emanaldiak 169.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Gaur gauean dokumentala euskaraz ikusteko aukera izango da ETB1en, Handia pelikularen ostean.

ETB1eko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak ere audientzia datu onak izan zituen. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak Lapurdiko Zuraide herrira egindako bisitak % 4,0ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 12,6ko kuota bereganatu zituen. Halaber, 120.000 ikus-entzulek egin zuten bat uneren batean emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.