Itxi

telebista

EL CONQUIS

Talde urdina mangladian lehiatuko da taldekako fase berria hasi aurretik

Gaurko atalak bi sorpresa utziko dizkigu: Javi Cadizko lehiakidea ez dela dirudien bezain adeitsua, eta kapitain berriaren etorrera. Eneko Van Horenbeke lehian sartuko da.

1:15
Componentes del equipo azul, el equipo Caguama

Iritsi zaio talde urdinari "El Conquistador del Caribe" saioko edizio honetan lehiatzeko garaia. Gaur gauean ikusiko dugu "helduek" realityak eskatzen duen mailan jardun ahal izango duten ala ez. Eta, horrez gain, laster iritsiko den taldekako fasean gorrien eta berdeen aurka aritzeko gai ote diren ere ikusi beharko dugu.

Caguama taldeko beteranoek lehen jokoan elkarren aurka aritu beharko dutela jakingo dute hirugarren atal honetan. Eta orain arteko giro ona bat-batean desagertuko da. Txalupa txiki batean arraun egin eta mangladian sartu ondoren, lehiakide bakoitzaren helburua ikurrina topatu eta beste inork baino lehen hartzea izango da. Jabik, Cadizko lehiakide berritsuak, erabat aldatuko du bere jarrera; bere izaera jator eta alaia alde batera utzi, eta bete-betean sartuko da lehian. Irabazten saiatuko da lehiakideekiko inolako begirunerik gabe.

Jokoak sorpresa ugari ekarriko dizkie talde urdineko kideei. Ikurrina eskuratzeko borrokaz gain, Eneko Van Horenbeke taldeko kapitaina ezagutuko dute mangladian. Nola hartuko dute kapitan berria? Behin jokoa amaituta, Javiren jokaerak ere zeresana emango du taldekideen artean.

Bien bitartean, Los Haitises Parkean, gorriek eta berdeek ozta-ozta eutsiko diote, makalaldi askorekin eta urduri, taldekako fasea laster hasiko dela uste dutelako.

"El Conquistador del Caribe" astelehenero izaten da ikusgai, "Eguraldia"ren ondoren, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak EiTB Nahieranen dituzu ikusgai.