Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquistador" berriz ere ordutegi nagusian audientzia-buru, % 21,8ko kuotarekin

EiTB

Julian Iantzik aurkeztutako saioak 304.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

  • "El Conquistador"eko taldeak.

    "El Conquistador"eko taldeak. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

"El Conquistador del Caribe" saioa audientzia-buru izan zen berriro asteleheneko ordutegi nagusian, % 21,8ko kuota bereganatuz. Julian Iantzik aurkeztutako realityak 304.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Halaber, saioak oihartzun handia izan zuen sare sozialetan: #conquis5 etiketa joera izan zen Twitterren eta ia sei milioi imprimatze baino gehiago izan zituen sare sozialaren timelineetan.

Abenturaren bosgarren atalean, Idoiak arnasa eman zion talde berdeari, eta Josean kanporatu zuen tirolinaren dueluan. Abenturako lehiakiderik nagusiena da Josean, eta asteazken honetan izango dute gonbidatu Patxi Alonsok aurkezten duen "El Conquis" solasaldian.