Itxi

telebista

22:30ean

'Vitoria, 3 de marzo' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..."n

EiTB

Pelikulak Gasteiz gogor astindu zuten 1976ko gertakariak kontatzen ditu. Greba luze baten ondoren, poliziak bost langile tiroz hil eta ehunka pertsona zauritu zituen.

  • "Vitoria, 3 de marzo" pelikularen irudia

    "Vitoria, 3 de marzo" pelikularen irudia

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak Vitoria, 3 de marzo filma estreinatuko du telebistan. Pelikulak Gasteiz gogor astindu zuten 1976ko gertakariak kontatzen ditu. Greba luze baten ondoren, Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan burutzen ari zen langileen asanblada jendetsua poliziaren tiroketa gogor batekin amaitu zen. Poliziaren erantzun bortitz horrek bost hildako eta ehunka zauritu utzi zituen.

Victor Cabaco zuzendariaren lehen film luzea da, eta Amaia Aberasturi, Mikel Iglesias, Alberto Berzal, Ruth Diaz, Jose Manuel Seda, Oti Manzano, Iñaki Rikarte eta Ane Pikaza dira aktore protagonistak. Sonora Estudios eta Gariza Films ekoiztetxeek produzitu dute pelikula, EiTBren partaidetzarekin.

Felix Linaresek aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu eta hiritarren partaidetza handia izan zuen pelikularen filmazioaz arituko da.

Gainera, Jessica Biel aktorearen ibilbidea errepasatuko duen erreportajea eskainiko du, Hollywooden ikusi ditugun euskaldunen kasu berriak erakutsiko ditu, eta zinemako izar handien inguruan entzun ditugun kondairak frogatuko ditu.

"La Noche de... Vitoria, 3 de marzo" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.