Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquistador"ek astelehenetako lidergoari eutsi dio, % 18,0ko audientziarekin

EiTB

216.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Julian Iantzik aurkeztutako realityak Euskadin eta eragin eremuan.

  • Julian Iantzi "El Conquistador" saiaoren aurkezlea.

    Julian Iantzi "El Conquistador" saiaoren aurkezlea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

"El Conquistador del Caribe" saioak lidergoari eutsi dio astelehenetako ordutegi nagusian, eta audientzia-buru izan da % 18,0ko kuotarekin. Julian Iantzik aurkeztutako realityak 216.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.

Horrez gain, #conquis7 etiketa joera izan da Twitterren, eta bost milioi inprimatze baino gehiago lortu ditu sare sozialaren timeline-etan. Halaber, Nekane, Fetato eta Gotzon izenak ere joera izan dira.

Abenturaren zazpigarren atal honetan, urdinek irabazi dute immunitate jokoa, eta berdeek behea jo dute, tirolinan trakets ibili eta Martinek Aitzi kanporatu eta gero.