Itxi

telebista

22:55ean

"Area Txikia. Koparen Bila" saio berezia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Athleticek jokatuko duen Errege Kopako finalerdietako itzulerako norgehiagoka aztertuko du Jon Balentziagak.

0:16
Koparen bila saio berezia: Granada vs Athletic

Athleticek jokatuko duen Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida aztertzeko saio berezia egingo du Euskal Telebistak gaur. Jon Balentziagak aurkeztuko du "Area Txikia. Koparen Bila" saioa, zuzenean, 22:55etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en

Granada-Athletic norgehiagokari begira izango da Jon Balentziaga, Gorka Iraizoz eta Oinatz Bengoetxea alboan dituela. Tarteka Los Cármenes estadioarekin bat eginez, bertan gertatutakoaren analisia egingo dute, prentsa-aretora joko dute eta oraingoan ere talde zuri-gorriaren jarraitzaileekin mintzatuko dira. 

"Area Txikia. Koparen Bila" saioa 22:55etik aurrera izango dugu ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.