telebista
20:00etan
"Historias a Bocados"ek Deba eta Zestoa arteko Endoia auzoa bisitatuko du gaur
EiTB
Joseba Arguiñano Joxe Urrutia, Miren Azkera eta Aitor Huergo herriko bizilagunekin bilduko da.
-
Joseba Arguiñano Aitor Huergorekin, "Historias a Bocados" saioan
Joseba Arguiñanok aurkezten duen "Historias a Bocados" saioak Endoia auzoa bisitatuko du gaur. Bertan, Arguiñanok hainbat bizilagunekin solasaldia, jatekoa eta eguneroko zereginak partekatuko ditu.
Joxe Urrutiak 39 urte ditu, eta gurasoekin eta bi anai-arrebekin bizi da Endoiako familia baserrian; 45 behi ditu eta abere-ustiaketan ziklo guztiaz arduratzen dira. Behiak ustiategian bertan jaiotzen dira, han hazten dira eta, ondoren, hiltegi batean sakrifikatu eta lantegi batean abereak zatitzen dituzte haragi sortak egiteko. Josebak behiei jaten ematen lagunduko dio Joxeri, eta, ondoren, haragi sortak egitera joango dira zatikatzeko gelara.
Miren Azkera duela 50 urte jaio zen Endoian, eta duela lau hilabetetik Endoiako Biltokia kudeatzen du, auzo horretako taberna bakarra. Joseba tabernako sukaldera sartuko da Mireni esne-bildots errea egiten laguntzeko. Bertako etxeko sukaldaritza bikaina dastatuko dute.
Aitor Huergok 42 urte ditu eta Endoiako baserri batean bizi da duela 10 urte. Eskola Publikoko irakaslea da, eta bere zaletasunetako bat Mushing-a da, txakurrez higiarazitako lera lasterketa.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.