telebista
Audientzia
"El Conquistador" saioak lidergoari eutsi dio asteleheneko ordutegi nagusian
EiTB
2014. urteaz geroztik gehien ikusi den atala izan da. Julian Iantzik aurkeztutako saioak % 24,1eko audientzia-zatia bereganatu du.
-
Julian Iantzi "El Conquistador" saioaren aurkezlea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
"El Conquistador del Caribe" asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan da hamargarren astez jarraian, % 24,1eko kuota bereganatuz. 2014. urteaz geroztik gehien ikusi den atala izan da, eta 374.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.
Bederatzigarren atalean, sei kapitaineko fase berria hasi da. Nesken taldeak garaipena lortu du berriz ere immunitate jokoan, talde urdina bigarrena izan da eta gorriak kanpamentu oso pobrera itzuli dira. Talde gorriko Txikitin lehiakidea izan da asteleheneko kanporatua.
Abenturan gertatutako guztia adi-adi jarraitu dute sare sozialetako erabiltzaileek ere, eta #conquis9 etiketa joera izan da Twitterren.