Itxi

telebista

Audientzia

"En Jake" eta "La Noche de..." saioek audientzia marka berriak lortu dituzte

EiTB

"Teleberri" albistegiaren bi edizioak eguneko saiorik ikusienak izan dira, beste behin, Euskadin.

  • "La Noche de.." saioko Felix Linares eta "En Jake"ko Xabier Lapitz.

    "La Noche de.." saioko Felix Linares eta "En Jake"ko Xabier Lapitz. Irudia: EiTB

Asteartean, "En Jake" eta "La Noche de..." saioek audientzia marka berriak lortu dituzte. Bestalde, Euskal Telebistako albistegiek lidergoari eutsi diote eta, berriz ere, "Teleberri"aren bi edizioak eguneko saiorik ikusienak izan dira.

Felix Linaresek aurkeztutako "La Noche de..." saioa azken bi urteetako emanaldirik ikusiena izan da, % 14,5eko audientzia zatia bereganatuz. Halaber, 269.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan. Saioaren ondoren ikusgai izan zen Las confesiones filmak ere audientziaren harrera bikaina izan du:  % 11,4ko kuota eta 298.000 ikus-entzuleko audientzia metatuta.

Bestalde, "En Jake" saioaren historiako atalik ikusiena izan da astearteko emanaldia. Xabier Lapitzek aurkeztutako informazio tarteak % 13,8ko audientzia zatia eta 213.000 ikus-entzulekoa audientzia metatua bereganatu ditu.

Horrez gain, Euskal Telebistako albistegiek lidergoari eutsi diote. Beste behin, "Teleberri"ko bi edizioak eguneko saiorik ikusienak izan dira Euskadin.

Africa Baetak aurkeztutako eguerdiko saioak % 21,2ko audientzia-zatia lortu du eta 328.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan. Juan Carlos Etxeberriak gidatutako gaueko albistegiak, aldiz, % 24,4ko kuota eta 440.000 ikus-entzule.

"Gaur Egun" albistegiaren lehen edizioak % 2,5eko kuota izan du, euskaldunen arteko % 8,0ko audientzia zatia bereganatuz. Gaueko emanaldiak bere aldetik, % 2,6ko kuota eta euskaldunen arteko % 9,2ko audientzia-zatia lortu ditu.