Itxi

telebista

ETB2n

Koronabirusari buruzko "360º" saioan, normaltasunera itzultzeaz arituko dira

EiTB

Eider Hurtadok Rafael Bengoa OMEko Osasun Sistemen zuzendaria hartuko du platoan.

  • Eider Hurtadok platotik aurkezten du "360º" saioa

    Eider Hurtadok platotik aurkezten du "360º" saioa. EiTBko bideo batetik ateratako irudia

Osasun larrialdia hasi zela hilabete betetzen den honetan, kutsatze datuek hartutako joerak argi izpi bat piztu du. Gaur gauean, "360º" saioak normaltasunera itzultzea nola izango den aztertuko du.

Eider Hurtadok OMEko Osasun Sistemen zuzendaria, Rafael Bengoa, hartuko du platoan, alarma egoeraren hurrengo urratsak aztertzeko. Konfinamendua arintzen joateko beharrezkoak diren neurriak mahai gainean jarriko dituzte, eta momentuko zalantza batzuk argitzen saiatuko dira. Azkenean, beharrezkoa izango al da maskarak erabiltzea? Paziente asintomatikoak isolatzera behartu al daiteke? Askatasunaren eta segurtasunaren arteko eztabaida konpontzeko, Daniel Innerarity filosofoak parte hartuko du saioan.

Horrez gain, "360º"ek pandemia arma erasokor gisa erabiltzeko eskuin muturraren estrategiak azalduko ditu. Halaber, koronabirusaren ondorio politikoak aztertuko ditu saioak, ez ohiko Aberri Egunean.

Hurtadok, orobat, platoa irekiko die langileei, egoera hau eramangarriagoa egiteko ezinbesteko bihurtu direnei: supermerkatuetako langileak, garbitzaileak eta, nola ez, osasun saileko langileak.

Eta ez dituzte ahaztuko, ezta ere, adinekoak, beren egunerokotasuna jarraituko du saioak egoitzetan, eta erakutsiko dute baikortasunez nola aurre egiten dioten gehien maite dituztenen bisitak jasotzea eragozten dien egoera bati.

22:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, izango da ikusgai "360º" saioa.