Itxi

telebista

Kirolak

Saskibaloia eta txirrindularitza, aste honetan, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Athletic, Real, Baskonia eta Bilbao Basketen partida historikoekin batera, Italiako Giroko perlekin gozatu ahal izango dugu.

  • Ion Izagirre 2012ko Giroan

    Ion Izagirre 2012ko Giroan

Futbolarekin, saskibaloiarekin eta txirrindularitzarekin gozatzeko aukera izango dugu aste honetako kirol tarteetan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Txirrindularitzaren tartea zabalduko da berriro "Txoriene" saioaren ostean. Giroko perlak izenburupean, 1996, 2001, 2012 eta 2018ko unerik onenekin gozatzeko aukera izango dugu ostiralera bitartean. Gaur, berriz, klasiko bat eskainiko da, apirilaren 19an jokatzekoa zen Amstel Gold Race probaren omenez.