Alaves

1 / 30 Hurrengoa
Jonny Otto: ''Gehitzera etorri naiz, lehena izango naiz lanera iritsen eta azkena irteten''

Jonny Otto: ''Gehitzera etorri naiz, lehena izango naiz lanera iritsen eta azkena irteten''

AlavesekJonny Otto jokalaria aurkeztu du Mendizorrotzan. Jonnyk adierazi duenez, kluba zein bera, iaztik saiatu dira elkarren bideak lotzen, baina aurten arte ez da posible izan. Coudet entrenatzailearen joko mota gustatzen zaiola ere aipatu du. (adierazpenak gaztelaniaz)

Coudet: ''Alavesen helburu nagusia da mailari eustea sufritu gabe'

Coudet: ''Alavesen helburu nagusia da mailari eustea sufritu gabe'

Eduardo Coudet entrenatzaileak zuzenduko du Alaves 2025-2026 denboraldian. Maiatzean berritu zuen kontratua sasoi baterako, eta prentsaurrekoa eskaini du taldeak 2025-2026 denboraldirako dituen helburuez hitz egiteko. (adierazpenak gaztelaniaz)

Kontsultatu hemen EA Sports Ligako lehen jardunaldiko partida guztien ordutegiak

Kontsultatu hemen EA Sports Ligako lehen jardunaldiko partida guztien ordutegiak

Alavesek eta Realak abuztuaren 16an (larunbata) jokatuko dute, eta Athleticek, hilaren 17an (igandea). Osasunak itxiko du lehen jardunaldia, Santiago Bernabeun, abuztuaren 19an (asteartea).
Pablo Ibañez, Alaveseko jokalari berria: ''Egunez egun hobetu eta hazi nahi dut''

Pablo Ibañez, Alaveseko jokalari berria: ''Egunez egun hobetu eta hazi nahi dut''

Pablo Ibañez Alaveseko jokalari gisa aurkeztu dute ostegun honetan. Esan duenez, hartutako erabakiarekin oso pozik egoteaz gain, egunez egun hobetzeko asmoz etorri da.

Facu Garces: ''Ilusioz eta gogotsu nago denboraldiaurrearekin, dena emango dugu hainbeste ez sufritzeko''

Facu Garces: ''Ilusioz eta gogotsu nago denboraldiaurrearekin, dena emango dugu hainbeste ez sufritzeko''

Facundo Garces Alaveseko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du, uztailaren 5ean hasiko duten denboraldiaurreari begira egindako mediku-azterketen ostean. Sasoi berriaren aurrean nola dagoen azaldu du, taldearen helburuez hitz egiteaz gain.

Alaveseko jokalariak osasun-azterketak pasatzen hasi dira, denboraldiaurreari ekin aurretik

Alaveseko jokalariak osasun-azterketak pasatzen hasi dira, denboraldiaurreari ekin aurretik

Gasteizko taldeko jokalariak osasun-azterketak egin dituzte Arabako hiriburuan. Taldeak uztailaren 5ean ekingo die 2025-2026 denboraldia prestatzeko entrenamenduei.

Jonny Otto: ''Alaves izan zen, beti, nire lehen asmoa; jokalariarentzat, ona da maitatua dela sentitzea''

Jonny Otto: ''Alaves izan zen, beti, nire lehen asmoa; jokalariarentzat, ona da maitatua dela sentitzea''

Alavesek Jonny Otto ezker hegaleko atzelaria fitxatu du. Jokalariaren azken taldea PAOK Salonika izan da, eta, halaber, Celtan, Atletico Madrilen eta Wolverhamptonen ere aritu da. Jonny Ottok Chacho Coudeten taldearen atzealdea sendotuko du.

Alavesek Jonny Otto ezker hegaleko atzelaria fitxatu du, 2027ra arte

Alavesek Jonny Otto ezker hegaleko atzelaria fitxatu du, 2027ra arte

Jonny Otto, 31 urtekoa bera, PAOK Salonikatik iritsi da Alavesera; denboraldi bat eta erdi eman du talde horretan. Aurretik, Celtan, Atletico Madrilen eta Premier Leagueko Wolverhamptonen ere aritu da. Bi denboraldirako sinatu du Alavesekin.
Adrian Picak Alavesekin berritu du, 2028ra arte, eta 2025-26 denboraldian Mirandesen arituko da, utzita

Adrian Picak Alavesekin berritu du, 2028ra arte, eta 2025-26 denboraldian Mirandesen arituko da, utzita

Erdiko atzelaria, 23 urtekoa bera, hamar partida ofizialetan zelairatu zuten, Alavesen lehen taldean, 2024-25 denboraldian; orain, hiru urtez luzatu du Gasteizko taldearekin duen kontratua, eta hurrengo denboraldian, 2026ra arte, Mirandesen ibiliko da, Hypermotion Ligan.
Aqbar eta Sedlar jokalariek ez dute Alavesen jarraituko

Aqbar eta Sedlar jokalariek ez dute Alavesen jarraituko

Marokoko eta Serbiako atzelariek kontratuak amaitu dituzte eta Gasteiztik kanpo jarraituko dituzte euren ibilbideak.
Pablo Ibañez: ''Aldaketa bat behar nuen; oso pozik nago Alavesek nigan konfiantza izan duelako''

Pablo Ibañez: ''Aldaketa bat behar nuen; oso pozik nago Alavesek nigan konfiantza izan duelako''

Erdilari nafarra bost denboraldiz arituko da Gasteizko taldean, Osasuna utzita: "Bost urte eder datoz; Alaves Lehen Mailari eutsi eta, urtero-urtero, hazi egin behar du", adierazi du Ibañezek.

Alavesek Pablo Ibañez fitxatu du, bost denboraldiz, 2030era arte

Alavesek Pablo Ibañez fitxatu du, bost denboraldiz, 2030era arte

Erdilari iruindarra, 26 urtekoa bera, Osasunatik iritsi da Gasteizko taldeari, 2029-30 denboraldiko amaierara arte; Ibañezek Osasunarekin zuen kontratua ekainean amaitu egin da.
Andrea Estebanek 2026ra arte luzatu du Alavesekin zuen kontratua

Andrea Estebanek 2026ra arte luzatu du Alavesekin zuen kontratua

Teruelgo entrenatzaileak bere hirugarren denboraldia egingo du Gasteizen, kirol proiektuaren oinarriak ezartzen jarraitzeko apustua sendotzeko.
Kike Garciak Alaves utziko du, eta Espanyolera joango da

Kike Garciak Alaves utziko du, eta Espanyolera joango da

Mantxakoak (idoloa Mendizorrotzako harmailetan) 70 partida irabazi ditu Alaveseko elastikoarekin, eta Gasteizko taldeak Lehen Mailan sartutako 700. gola egin zuen.
Chacho Coudetek 2026ra arte jarraituko du Alavesen

Chacho Coudetek 2026ra arte jarraituko du Alavesen

Lehen Mailan jarraitzeko helburua lortu ondoren berritu da kontratua.
Alavesek arrakastatsutzat jo du 2024-2025 denboraldia, Lehen Mailan jarraitzeko helburua lortu duelako

Alavesek arrakastatsutzat jo du 2024-2025 denboraldia, Lehen Mailan jarraitzeko helburua lortu duelako

Sergio Fernandez Alavesen kirol zuzendariak 2024-2025 denboraldiaren balorazioa egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)

Sergio Fernandez: ''Oso gogorra egiten zait klub honetan jarraitzea, Querejetak nahi duen arte egongo naiz''

Sergio Fernandez: ''Oso gogorra egiten zait klub honetan jarraitzea, Querejetak nahi duen arte egongo naiz''

Alavesen kirol zuzendariak, Sergio Fernandezek, haserre dagoela adierazi du, zuzendaritza eta bere erabakiak direla eta, denboraldi honetako kritikak direla eta. Ez du argitu jarraituko ote duen. (Adierazpenak, gaztelaniaz)

Carlos Vicente: ''Jendeari nahi baino gehiago sufriarazi diogu''

Carlos Vicente: ''Jendeari nahi baino gehiago sufriarazi diogu''

Carlos Vicente Alaveseko jokalariak Mendizorrotzan jokatutako EA Sports Ligako 38. jardunaldiko partidan Osasunaren aurka lortutako berdinketa (1-1) baloratu du. (Adierazpenak gaztelaniaz)

Osasuna Europatik gol bakarrera geratu da Alavesen aurka (1-1)

Osasuna Europatik gol bakarrera geratu da Alavesen aurka (1-1)

Carlos Vicentek penaltiz sartutako golak eta Raul Garcia de Harok sartutakoak puntuak banatu, eta gorritxoak Europako lehiaketa batean lehiatu ezinik utzi dituzte, Rayoren berdinketaren eta Celtaren garaipenaren ondoren.
Coudet, bere etorkizunaz: ''Ez dut inorekin hitz egin''

Coudet, bere etorkizunaz: ''Ez dut inorekin hitz egin''

'Chacho' Coudeti Alaveseko entrenatzaile gisa jarraituko duen ala ez galdetuta, entrenatzaileak argitu du kontzentratuta egon direla eta ez duela inorekin hitz egin. Hori bai, esan du datorren astean bilduko dela zuzendaritzarekin gaia aztertzeko.

Guevara: ''Liga amaitzeko partida baten faltan salbazioa lortzea harro sentitzeko modukoa da''

Guevara: ''Liga amaitzeko partida baten faltan salbazioa lortzea harro sentitzeko modukoa da''

Ander Guevara Alaveseko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Gasteizko taldeak matematikoki salbazioa lortu ostean. Valladoliden aurka 0-1 irabazita bermatu du datorren urtean Lehen Mailan jarraitzea.

Ligako azken jardunaldiko Alavesen eta Osasunaren arteko derbia maiatzaren 24an jokatuko da, 21:00etan

Ligako azken jardunaldiko Alavesen eta Osasunaren arteko derbia maiatzaren 24an jokatuko da, 21:00etan

Babazorroak matematikoki salbatuta daude eta hurrengo denboraldian ere Lehen Mailan izango dira; gorritxoek, aldiz, Europa Ligara edo Konferentzia Ligara sailkatzea izango dute jokoan. Egun berean, Real Madril-Reala jokatuko da, 16:15ean. Athletic-Barça norgehiagoka, hilaren 25ean, 21:00etan.
Alavesek lehen mailan jarraituko du datorren denboraldian, Valladoliden garaipena lortuta (0-1)

Alavesek lehen mailan jarraituko du datorren denboraldian, Valladoliden garaipena lortuta (0-1)

Kike Garciak egin du babazorroen gola, penaltiz, lehen zatian. Norgehiagokaren azken txanpan, Valladolidek aurrera jo du, eta Alavesek sufritu egin du emaitzari eusteko.
Santiago Mouriño: ''Oso gertu dugu, baina amaierara arte emango dugu dena''

Santiago Mouriño: ''Oso gertu dugu, baina amaierara arte emango dugu dena''

Alaveseko erdiko atzelaria giltzarria izan da Chacho Coudeten taldeak Valentziaren aurka lortutako garaipenean; izan ere, atzealdean bikain aritzeaz gain, neurketan erabakigarria izan den penaltia egin diote. Norgehiagoka amaituta, Mouriñok nabarmendu du zein garrantzitsua izan den irabaztea.

Alavesek Valentzia menderatu du (1-0), eta urrezko hiru puntu eskuratu ditu mailari eusteko lehian

Alavesek Valentzia menderatu du (1-0), eta urrezko hiru puntu eskuratu ditu mailari eusteko lehian

Joan Jordanek, penaltiz, 79. minutuan, Cacho Coudeten taldeari garaipena eman dion gola sartu du. EA Sports Liga amaitzeko soilik bi partida gelditzen direla, Alavesek, 38 puntu dituela, lau puntura dauka Leganes, alegia, jaitsierako lehen postuan dagoen taldea.
Coudet: ''Partida bikaina egin eta hiru puntuak etxean uzteko ilusioz gaude''

Coudet: ''Partida bikaina egin eta hiru puntuak etxean uzteko ilusioz gaude''

Chacho Coudet Alavesen entrenatzaileak hedabideen aurrean hitz egin du, asteazkenean Valentziaren aurka jokatuko duten LaLigako partida aztertzeko. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).

Guevara: ''Golaren jokaldian zorte apur bat falta izan zaigu''

Guevara: ''Golaren jokaldian zorte apur bat falta izan zaigu''

Ander Guevara Alavesen jokalariak Athleticen aurka jasandako porrotaz (1-0) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako 35. jardunaldiko derbian.

Athleticek gora begira hasi du aste erabakigarria, eta Alaves amildegi-ertzean geratu da (1-0)

Athleticek gora begira hasi du aste erabakigarria, eta Alaves amildegi-ertzean geratu da (1-0)

Derbia oso trabatua izan da, joko gutxikoa, eta, azkenean, Manu Sanchezek bere atean sartutako gol batekin nagusitu da Athletic. Jaitsiera postuetatik puntu batera geratu da Alaves.
Coudet: ''Athletic aurkari gogorra da beti, eta are zailagoa San Mamesen''

Coudet: ''Athletic aurkari gogorra da beti, eta are zailagoa San Mamesen''

Deportivo Alavesek Athleticen aurka jokatuko du igandean San Mamesen. 'Chacho' Coudeten arabera, talde zuri-gorriari ez dio eragingo Europa Ligan jasan duen kolpeak, eta partida "zaila" izango dela aurreikusten du.

Facundo Garces, Alaves: ''Partida ona egitera goaz Bilbora''

Facundo Garces, Alaves: ''Partida ona egitera goaz Bilbora''

Facundo Garces Alaveseko jokalariak igandean Athleticen aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du ostegun honetan, prentsaurrean.

Carlos Vicente: ''Puntuak sailkapena gure esku egoteko balio digu''

Carlos Vicente: ''Puntuak sailkapena gure esku egoteko balio digu''

Carlos Vicente Alavesek Mendizorrotzan, EA Sports Ligako 34. jardunaldian, Atletico Madrilen aurka lortutako berdinketari buruz (0-0) aritu da.

Puntu banaketa Alavesen eta Atletico Madrilen artean, golik gabeko partida batean (0-0)

Puntu banaketa Alavesen eta Atletico Madrilen artean, golik gabeko partida batean (0-0)

Babazorroek puntu garrantzitsua lortu dute koltxoneroen aurka, eta jaitsiera postuetatik urruntzen jarraitzeko aukera ematen dio Alavesi.
Coudet: ''Partida handia egin beharko dugu Atletico Madril menderatzeko''

Coudet: ''Partida handia egin beharko dugu Atletico Madril menderatzeko''

Eduardo Coudet Alaveseko entrenatzaileak Arabako taldeak Atletico Madrilen aurka maiatzaren 3an Mendizorrotan jokatuko duen EA Sports Ligako 34. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du.

Coudet: ''Partida beste maila batera eraman behar genuen''

Coudet: ''Partida beste maila batera eraman behar genuen''

Eduardo 'Chacho' Coudet Alavesen entrenatzaileak Realaren aurka lortutako garaipenaz (1-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 33. jardunaldian.

Alavesek iskin egin dio jaitsierari, Realaren aurkako derbia irabazita (1-0)

Alavesek iskin egin dio jaitsierari, Realaren aurkako derbia irabazita (1-0)

Tenagliaren golari esker, babazorroek bosgarren garaipena lortu dute etxean eta postu gorrietatik irten dira. Bestalde, Gipuzkoako taldeak atzera egin du Europako postuetan sartzeko borrokan.
Fleche Wallonne, PAOK vs Bilbao Basket finala eta Alaves-Reala derbia, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

Fleche Wallonne, PAOK vs Bilbao Basket finala eta Alaves-Reala derbia, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

Bilbao Basketek Europa Kopako titulua izangpo du jokoan. 19:00etan saio berezia izango duzu ikusgai; partida eitb.eus-en eta ETB1en emango dugu eta, zuzenean. Geroago, 21:30ean, EA Sports Ligako derbia emango dugu, ETB1en eta eitb.eus webgunean.
Coudet: ''Talde ona izango dugu aurkari, beharrizana daukagu eta 3 puntuen bila joan behar gara''

Coudet: ''Talde ona izango dugu aurkari, beharrizana daukagu eta 3 puntuen bila joan behar gara''

Eduardo Coudet Alavesen entrenatzaileak Arabako taldeak Realaren kontra apirilaren 23an Mendizorrotzan jokatuko duen EA Sports Ligako derbiari buruz hitz egin du. Norgehiagoka zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 21:30ean. (Adierazpenak, gaztelaniaz)

Athleticen eta Alavesen arteko euskal derbia maiatzaren 11n jokatuko da, 18:30ean, San Mamesen

Athleticen eta Alavesen arteko euskal derbia maiatzaren 11n jokatuko da, 18:30ean, San Mamesen

Zuri-gorriek eta Babazorriek maiatzaren 11, igandean, jokatuko dute EA Sports Ligako 35. jardunaldiko euskal derbia. Egun berean Betis-Osasuna partida jokatuko da, 21:00etan. Bestalde, Realak Atletico Madrili egingo dio bisita maiatzaren 10ean, 21:00etan.
Sevillaren aurkako berdinketak ez du Alaves jaitsiera postuetatik atera (1-1)

Sevillaren aurkako berdinketak ez du Alaves jaitsiera postuetatik atera (1-1)

Caparrosen taldea 12. minutuan aurreratu da Pequek egindako golari esker. Banakoa Kike Garciak egin du, atsedenaldiaren atarian.
Antonio Sivera: ''Aurrean min gehiago egin genezakeen''

Antonio Sivera: ''Aurrean min gehiago egin genezakeen''

(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Sevillan lortutako puntuan zapore gazi-gozoa duela onartu du Alaveseko atezainak, taldeak jaitsiera postuetan amaitu duelako jardunaldia.

1 / 30 Hurrengoa

Emaitzak

jardunaldia 1

Girona OR19:00 Rayo Vall.
Vila-real OR21:30 Oviedo
Alaves LR17:00 Levante
Mallorca LR19:30 Bartzelona
Valentzia LR21:30 R. Sociedad
Celta IG17:00 Getafe
Athletic IG19:30 Sevilla
Espanyol IG21:30 At. Madril
Elx AL21:00 Betis
R. Madril AS21:00 Osasuna

Deportivo Alaves