Itxi

telebista

22:15ean

'Como reinas' filma, larunbat gauean, ETB2n

EiTB

Shirley MacLaine, Jessica Lange eta Demi Moore protagonista dituen komedia dibertigarri eta udatiarra da.

  • 'Como reinas' filmeko irudia.

    'Como reinas' filmeko irudia.

ETB2k Como reinas pelikula emango du larunbat gauean. Komedia dibertigarri honetako protagonistak Shirley MacLaine, Jessica Lange eta Demi Moore dira, eta Santiago Segura ere agertzen da.

Eva alargun geratu da, eta, errakuntza baten ondorioz, gizarte segurantzaren 5 milioi dolarreko txekea jaso du, benetan jaso behar zituen 50.000 dolarrak jaso ordez. Eva eta bere lagun mina Kanaria Handira joango dira, bere bizitzen bidaiarik onena egiteko asmoz, baina justiziaren iheslari eta komunikabideen zirrara bihurtzen dira.

Como reinas filma larunbatean izango da ikusgai ETB2n, 22:15ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema