telebista
22:00etan
"Area Txikia.Koparen Bila" saioa, zuzenean, Jon Balentziagarekin, gaur gauean
EiTB
Sevillan egun horretan jokatzekoa zen partidaren nondik norakoez arituko da, Asier Aranguren eta Janire Fraguarekin.
-
Koparen bila. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
Gaur gauean, zuzenean, "Area Txikia. Koparen Bila" saioa eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en 22:00etatik aurrera. Jon Balentziaga izango du saioak aurkezle. Berarekin egongo dira Asier Aranguren eta Janire Fragua. Larunbatean Errege Kopako finala jokatzekoa zen Sevillan Realaren eta Athleticen artean. Baina aurten apirilak 18an denak etxean egon beharrean suertatu gara.
Realeko eta Athleticeko zale asko aterako dira egunean zehar euren balkoietara euren taldeetako elastikoekin. Hori guztia saioan aipagai izango dute. Baita, jakina, finalera iristeko taldeek ze nolako ibilbidea egin behar izan duten ere, eta zein izan diren protagonistak egun handirako bidea gauzatzeko.
Realeko eta Athleticeko jokalariak zuzenean saioan izango dira, eta eurekin bi taldeetako zaleak. Beraz, finala momentuz bizitzerik izan ez arren, finaleko espiritua lagun, bi Errege Kopako abentura eta esperientzia izango da oinarri nagusi eta horretaz mintzatuko dira.