Itxi

telebista

22:30ean

"Loving" pelikularen estreinaldia, gaur, "La Noche de..." saioan

EiTB

Saioak, gainera, Al Pacino aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du, eta gehien haserretzen diren Holywoodeko pertsonaia ezagunenak ekarriko ditu gogora.

  • 'Loving' pelikularen irudia.

    'Loving' pelikularen irudia, EiTBko bideo batetik hartuta.

Astearte honetan, "La Noche de..." saioak Loving filmaren estreinaldia eskainiko du. Benetako gertakarietan oinarrituta dago, eta Richard eta Mildred Loving Virginiako senar-emazteen istorioa kontatzen du. Duela 50 urte, Ameriketako Estatu Batuetako hainbat estatutan arraza ezberdineko pertsonen arteko ezkontza debekatuta zegoen. Poliziak bikotea atxilotu zuen eta urte beteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Jeff Nichols zinemagileak zuzendutako film honen protagonistak Joel Edgerton eta Ruth Negga dira. Félix Linaresek aktoreen eta filmazioaren datu guztiak azalduko dizkigu emanaldiaren aurretik.

Saioak, gainera, Al Pacino aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du, haren 80. urtebetetzea ospatzeko. Horrez gain, gehien haserretzen diren Hollywoodeko pertsonaia ezagunen kasuak gogoratuko ditu amorruari eskainitako Los 7 pecados capitales atalak.

Amaitzeko, Línea caliente tartean, bost minutuko lanengatik dirutza handia jaso zuten aktoreen inguruko erreportajea eskainiko du.

"La Noche de... Loving" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.