Itxi

telebista

''El Conquis''en 14. atala

Izuak eta abenturaren gogortasunak Martina Antiguoko printzesa menderatu dute

EiTB

Izu eta klaustrofobia atake batekin bertan behera utzi du Ismaren aurka egiten ari zen karamelu sarearen duelua. Gorriek irabazi dute hamsterren esferen immunitate jokoa.

  • Martina negarrez kanporatua izan ostean

    Martina negarrez kanporatua izan ostean. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Bere amesgaiztorik okerrenean ere ez zuen esperoko Martinak "El Conquistador del Caribe" saioaren 14. atalean horren nahaspila handian sarturik bukatuko zuenik. "Larrutik ordaindu dut guztia", esan du bere agurrean Antiguoko printzesak, muturrera eraman duen izu eta klaustrofobia atake bat zuela karamelu saretik askatu dutenean.

Bestelako egoera batean, agian, jolas dibertigarria irudituko zitzaiokeen duelua, baina indarrez eta, batez ere, burutik oso justu iritsi da duelura: berdeen egoera latza lehiakideetan ondorioak izaten ari da. Adri aurrez aurre ikusi duenean burura etorri zaion dilema bere abenturaren akabera izan da. Bihotzak buruak baino indar handiagoa izan du, eta Isma aukeratzea erabakigarria izan ez den arren, guztia erabakita zegoen ordurako.

Maja taldearen erabaki txarretatik harago, berdeak zoria aurka izaten ari dira. Esferen duelua ia irabazita zuten, Idoiak bikain gidatu du taldea, eta garaipena eskuan zutela iritsi dira azken txanpara, baina Idoiak ez du asmatu sokak askatu eta ikurrinaren bila igerian joateko orduan. Jon Quelek ez du aukera alferrik galdu, eta lortu duen garaipenarekin gorriek "erraldoi urrats bat" eman dute hurrengo fasera bidean.

Ismak gidaturik, urdinak kanpamentu oso txirora itzuli dira kapitaina taldeak egindako lanarekin oso haserre zegoela eta aurreko astean baino giro txarragoarekin. Giroa ere gehiago zapuztu da Adri berriz arriskuan jarri dutenean; donostiarrak ezin zuen sinetsi bileran gertatzen ari zena. Bigarren astez jarraian, Enekok Isma aukeratu du duelurako, eta Adrik eta Ismak osatu dute berriro urdinen bikotea, oraingoz zorte ona izaten ari dena.

Orain, talde guztiak ari dira kanpamentuetan armak beilatzen eta Julianek esandako esaldiari bueltaka: "Erraldoi urrats bat". Zer ezusteko izango du abenturak orain?

Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30 aldera, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.