telebista
Zinea
"Amor es todo lo que necesitas" filma izango da ikusgai gaur gauean ETB2k
EiTB
Pierce Brosnan eta Ida Dyrholm aktoreak dira komedia erromantiko honetako protagonistak.
-
Pierce Brosnan eta Ida Dyrholm, 'Amor es todo lo que necesitas' filmean. EiTBko bideo baten irudia
Euskal Telebistaren bigarren kateak Amor es todo lo que necesitas filma eskainiko du gaur. Susanne Bier daniar zinemagilearen zuzendaritzapean, ezkontza batean elkar ezagutzen duten bi familiaren arteko istorioa kontatzen du komedia erromantiko honek.
Philipen (Pierce Brosnan) familia eta Idaren (Trine Dyrholm) familia Sorrenton bilduko dira, Philipen semearen eta Idaren alabaren ezkontzan. Antolatzaileek ospakizuna oso ondo prestatu duten arren, gauzak okertzen hasiko dira.
Amor es todo lo que necesitas gaur gauean izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.