Itxi

telebista

22:15ean

"El Coronavirus en 360º", gaur gauean, ordezkari politikoekin

EiTB

Andoni Ortuzarrek (EAJ/PNV), Arnaldo Otegik (EH Bildu), Idoia Mendiak (PSE-EE), Miren Gorrotxategik (Elkarrekin Podemos) eta Amaya Fernandezek (PP) Eider Hurtadoren galderei erantzungo diete.

  • Eider Hurtado "360º" saioaren zuzendari eta aurkezlea.

    Eider Hurtado "360º" saioaren zuzendari eta aurkezlea.EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

Gaur gauean, maiatzaren 2an, kaleak hartuko ditugu berriro, ibilaldi eta jarduera fisikoa egiteko. Deseskalatzea arintzeko neurrietako bat da, analisirako alde asko dituen agertoki berri bat irekitzen baitu. Hori dela eta, "360º"ko platoa larunbat honetan irekiko dute, koronabirusak osasun arloan, arlo politikoan eta ekonomikoan dituen ondorioak aztertzeko.

Eider Hurtadok gidatzen duen saioak euskal alderdietako ordezkarien aurreikuspenak eta sentsazioak bilduko ditu, lehendakariarekin bildu eta gero. Hurtadoren galderei erantzungo diete Andoni Ortuzarrek (EAJ/PNV), Arnaldo Otegik (EH Bildu), Idoia Mendiak (PSE-EE), Miren Gorrotxategik (Elkarrekin Podemos) eta Amaya Fernandezek (PP). Euskadin eta Madrilen krisiaz egiten ari diren kudeaketa aztertuko dute. Halaber, COVID-19aren biktimen fundazioen atzean zer dagoen ere ikertzen ari da programako lantaldea.

Maiatzaren 1aren ostean, aldi baterako erregulazio edo kaleratzeak jasan dituzten milaka langileren egoera ere izango du hizpide Hurtadok zuzentzen duen programak. "360º" saioko platoan eseriko dira Koldo Saratxaga enpresa aholkularia eta Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako presidentea. Zein izango da "normaltasun berria" deritzona iristen denean izango dugun errealitate ekonomikoa? Santiago Niño Becerra irakaslea egoera argitzen saiatuko da.

Hori guztia, osasun arloko egun-egunekoa alde batera utzi gabe. Pandemiaren irismenaren gainean arituko da Miren Basaras EHUko Mikrobiologia irakaslea.

22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, "El Coronavirus en 360º" saioaren beste atal bat, Eider Hurtadoren eskutik.