Itxi

telebista

''El Conquis''en 16. atala

Ixku joan da Ismaren aurkako buruz burukoan, eta Estherrek erakutsi du ez dela ahula

EiTB

Manuren urdinek aizkolarien immunitate jokoa galdu dute irabazten zihoazenean aizkora hautsita; gainera, kaiukoan ere kale egin dute.

  • Ixku, burumakur duelua galdu ostean

    Ixku, burumakur duelua galdu ostean. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

"El Conquistador del Caribe" saioaren 16 ataleko dueluaren azken 30 segundoetan, Ixku pozik zegoen eta Isma, aldiz, tragediara iristear; biek zituzten 2 banderatxo norbere gorputza igotzeko dueluan, berdinduta zeuden. Baina ez dezagun ahaztu duelua hiru lagunen artekoa zela, eta Estherrek aspalditik lortua zuela hirugarren banderatxoa, beraz, salbatuta zegoela, gertatutakoa gertatuta.

Horrelako une kritikoetan, lehiakide onek emaitza onak lortu ohi dituzte, eta hernaniarrak ez du amorerik eman azken segundoraino. Hain zuzen ere, 3 segundo falta zirela eskuratu du Ismak bere hirugarren banderatxoa, Estherrekin berdintzea eta Ixku lehiatik kanpora uztea lortuz. Zarauztarrak ere azken uneraino egin du borroka, baino zorte edo prestakuntza gutxiago izan du.

Ixkuk harro esan dio agur abenturari, eta Estherrek mezu bat utzi die oraindik lehian jarraitzen duten "indartsuei": ez dadila inor fidatu.

Isma eta Patxi burumakur eta apal-apal itzuli dira kanpamentu oso txirora; etxera ez itzultzeko segurtasuna ematen duten gauza bakarra immunitate jokoa irabaztea da, eta atal honetan urdinek ez dute garaipena lortu bi akats handi barkaezinen ondorioz.

Talde urdinari aizkora hautsi zaio aizkolarien proban abantaila handiz irabazten zihoala; enborra moztea lortu dutenean, gorriak harrapatzear zeudela, kaiukoa gidatzerako orduan kale egin dute, dela kapitainaren erruagatik, dela antolaketagatik. Hasiberrien bi akatsek eraman dute Manu Maritxalarren taldea "Alcatraz"era.

Gorriek, Adrik bultzatuta, Isma bidali dute duelura eta urdinek, nesken hiru botorekin, Esther kondenatu dute. Bileran ikusitakoak ikusita, Manuk Ixku aukeratu du, aukerarik errazena baitzen.

Banako berdinketa Seletaren eta Manu Maritxalarren markagailuan, tronkoala joko izugarriaren aurretik.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ak aldera, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.