telebista
''El Conquis''en 17. atala
Tronkoalaren lokatzetako borrokak bi taldeak eta Julian zipriztinduko ditu
EiTB
Tronkoalaren immunitate jokoan, Seletaren kiroltasunik gabeko ekintza batek Julian Iantzi haserretuko du. Gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, "El Conquis"en 17. atalean.
-
Gorroak eta urdinak toronkoalaren jokoan lehiatzen. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Bi taldeek gorputzez gorputz egingo dute borroka gaur gauean, "El Conquistador del Caribe" saioaren 17. atalaren immunitate jokoan. Tronkoalen jokoak Guaraguao eta Caguama taldeen indarra eta estrategia probatuko ditu abenturaren une oso garrantzitsu batean. Bi taldeek kide bana aukeratu beharko dute desafioan paper garrantzitsua izan dezan; gorriek Ion aukeratuko dute eta Mikel izango da urdinen ordezkaria.
Jokoan, 3 uztai zutoin batetik bestera mugitu beharko dituzte, eta, beti bezala, zailtasun nagusia aurkarien defentsa gogorra saihestea izango da. Saioaren historian, tronkoalaren jokoak liskar, borroka eta tranpak ekarri izan ditu. Manu Maritxalarek eta Seletak bien arteko hirugarren proba izango dute saioaren fase berri honetan. Julianen lana jokoan nahasi gabe arbitro-lanak egitea izaten da normalean, baina, asteleheneko atalean, Seletaren kiroltasunik gabeko ekintza batek haserre jarriko du Lesakako aurkezle ilehoria.
Ez galdu "El Conquistador del Caribe", gaur, 22:30 aldera, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ere ikus daitezke.