telebista
Gaur, 22:15ean
"El Coronavirus en 360º" saioan birusari beldurra galdu ote zaion aztertuko dute
EiTB
Eider Hurtadok gidatutako saioa kalera atera da kalean eta terrazetan jokaera ardugabeak bilatzera.
-
Eider Hurtado, "360º" saioko aurkezlea. EiTBren bideo batetik hartutako irudia
Euskadin, deseskalatzearen 1. fasean, herritar askoren ardura gabezia kezka sortzen ari da birusaren aurkako borrokan gerta litekeen susperraldiaren eta atzerakadaren aurrean. Eider Hurtadok gidatzen duen "El Coronavirus en 360º" saioa kaleetara abiatuko da paseoetan eta terrazetan jokaera arduragabeak antzematera. Birusari beldurra galdu al zaio?
Eztabaida hau osasun-langileei helaraziko diete, gertatutakoa lehenbailehen ahaztu nahi izatearen ondorioez ohartarazteko. Horretarako, Marili Granado erizain laguntzailea eta Gloria Santos Trapagarango Osasun Zentroko erizaina izango dituzte platoan.
Horrez gain, Maria Silvestre Deustuko Unibertsitateko soziologoak eta Iñaki Iriondo (Gara) eta Javier Vizcaino (Onda Vasca) kazetariek gaia aztertuko dute. Deseskalatzea erritmo onean al doa Euskadin? Eztabaida politikoan, orobat, euskal alderdien jarrerak aztertuko dituzte, Lehendakariarekin bigarren bilera egin ostean. Baita Espainiako Gobernuak alarma egoera luzatzeko dituen aukerak ere.
Halaber, analisi politikoak Madrilen ere erreparatuko du, Isabel Diaz Ayuso Erkidegoko presidentea hika-mikaren erdigunean dela. Jose Maria Aznarren bedeinkapenarekin, Pablo Casadoren PPk Ayusori eman dion papera aztertuko dute. Hurtadok Antonio Maestre kazetaria elkarrizketatuko du.
Gaur gauean, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en, "El coronavirus en 360º", Eider Hurtadorekin.