Itxi

telebista

18. atalaren aurrerapena

Indar fisikoa neurtzea egokituko zaie taldeei gaurko "El Conquistador"en

EiTB

Manurekin izango den polemika batek ere markatuko du aurtengo lehiaketaren 18. atala.

  • Inmunitate jokoa. Irudia: EITB

    Inmunitate jokoa. Irudia: EITB

Indar fisikoa neurtu beharko dute bi taldeek gaur gaueko "El Conquistador del Caribe" realityaren atalean. Baina, horrez gainera, Manuk erabiliko duen estrategiak polemika piztuko du astelehenean, 22:30ean hasiko den 18. atalean.

Sokatiran egiten den bezala, bi taldeen arteko indar fisikoa neurtuko dute hurrengo immunitate jokoan, gaztelaniaz la cinchada deitu duten jokoan. Soka bat izan beharrean, ordea, egurrezko enbor bat bultzatu beharko dute lehiakideek. Zirkulu formako joko-zelai batean arituko dira eta guztiek aurrera egin beharko dute bultza, indar gutxiena dutenak atzera bidaliz.

Beraz, taldekideen indarra garrantzitsua izango da, baina estrategia ere erabiliko dute. Zentzu horretan, kapitainak beti aritzen dira araututa dagoenaren muga-mugan, eta, kasu honetan, funtsezkoa izango da. Manuren pisuak eta joko-zelaian hartuko duen lekuak polemika piztuko du.

Jokoaren aurretik, taldeek jaso duten eskutitzean bi ordezkari aukeratu beharko dituztela zehaztuko zaie. Bi lagun horiek zeregin berezia izango dute immunitate joko honen amaieran.

Astelehenero izaten da ikusgai "El Conquistador del Caribe" realitya, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak EiTB Nahieran zerbitzuan daude.