telebista
22:30ean
Lurmutur Hiria, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan
EiTB
Carolina Calvo kazetariak Hegoafrikako hiria ezagutuko du bertan bizi diren bost euskaldunen eskutik: Aitor, Ane, Carmen, Ana eta Emma.
-
Carolina Calvo kazetaria Lurmutur Hirian. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
Lurmutur Hiria Hegoafrikako hiri ezagunera egingo du bidaia "Vascos por el Mundo" saioak gaur gauean. Carolina Calvo kazetariak bost euskaldun izango ditu gidari hirian barrena: Aitor, Ane, Carmen, Ana eta Emma.
Lurmutur Hiria Hegoafrikan biztanle gehien dituen bigarren hiria da, Johannesburgen atzetik, eta herrialdeko turismoaren erdigunea da. Osteguneko saioan ezagutuko dituzten tokien artean aipagarriak dira portua edo Waterfront famatua. Gainera, hiriaren ingurumen bereziaz (besteak beste, Table Montain eta Lurmuturra) eta animalien aniztasun ikusgarriaz gozatzeko aukera izango dute.
Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunen bizipenak biltzen dituen "Vascos por el Mundo" saioak grabazioak eten behar izan ditu koronabirusaren erruz, eta, hori dela eta, munduan barrena egindako bidaiak berreskuratuko ditu aste hauetan. Hurrengo asteetan, Kosta Urdina, Zipre, Panama, Florentzia, Puerto Rico eta Guatemala gertutik ezagutzeko aukera emango dute.
"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.