telebista
Audientzia
"La Noche de..." saioak % 17,7ko audientzia-zatia lortu zuen asteartean
EiTB
2014. urtetik lortzen duen daturik onena da. Halaber, eguneko bigarren saiorik ikusiena izan zen Euskadin, "Teleberri" albistegiaren bigarren edizioaren ondoren.
-
Felix Linares "LND" saioaren aurkezlea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
"La Noche de..." saioak % 17,7ko audientzia-zatia bereganatu zuen astearte gauean, 2014. urtetik lortu duen daturik onena. Felix Linaresek aurkezten duen zine-saioa eguneko bigarren saiorik ikusiena izan zen Euskadin, "Teleberri" albistegiaren bigarren edizioaren ondoren. Halaber, 266.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
"LND"k La presa filmaren estreinaldia eskaini zuen, audientziaren harrera bikainarekin: % 11,6ko audientzia-zatia eta 288.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.