telebista
22:30ean
Frantziako Kosta Urdina, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan
EiTB
Leyre Samanes kazetariak Frantziako hegoaldeko eskualde zoragarria ezagutuko du sei euskaldun lagun dituela: Ainara, Elena, Mikel, Angel, Shandra eta Silvia.
-
Frantziako Kosta Urdina. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioak Kosta Urdina ezagutuko du, Frantziako hegoaldeko eskualde zoragarria. Mediterraneo itsasoko kostalde hori luxuzko itsasontziz betetzen da udan, eta bisitari aberats eta ospetsuenen tokirik gustukoena da oporrak igarotzeko.
Leyre Samanes kazetariak kostaldeko hainbat toki ezagutuko ditu bertan bizi diren sei euskaldunen eskutik: Ainara, Elena, Mikel, Angel, Shandra eta Silvia. Besteak beste, Saint-Tropez, Cannes, Niza eta Monakora joango dira.
Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunen bizipenak biltzen dituen "Vascos por el Mundo" saioak grabazioak eten behar izan ditu koronabirusaren erruz, eta munduan barrena egindako bidaiak berreskuratzen ari da. Hurrengo asteetan, Zipre, Panama, Florentzia, Puerto Rico eta Guatemalari eskainitako atalak eskainiko dituzte.
"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.