telebista
Audientzia
"El Conquistador", astelehen gauean nagusi, % 24,3ko audientzia zatiarekin
EiTB
Julian Iantzik aurkezten duen realityak bere marka gainditu du, denboraldiko daturik onena lortuz.
-
"El Conquistador" saioko taldeak. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
"El Conquistador del Caribe" realitya lider izan da berriz ere astelehen gauean, eta denboraldiko daturik onena lortu du: % 24,3ko audientzia-zatia. Halaber, Julian Iantzik aurkezten duen saioak 325.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.
Sare sozialetako erabiltzaileek ere gertutik jarraitu zuten abenturaren 20. atalean gertatuko guztia. #conquis20 etiketa joera izan zen Twitterren eta ia bost milioi inpresio lortu zituen sare sozialaren timelineetan. Halaber, lehiakide batzuen izenak ere joera izan ziren: Isma, Nekane, Mikel, Martin eta Patxi.
Martinek abenturari agur esan zion asteleheneko atalean, duelu oso kaskarra egin ondoren eta banderatxo bat ere eskuratu gabe. Gainera, immunitate jokoan oztopo handia izan zen talde urdinarentzat. Nekanek, bere aldetik, duelua irabazi zuen, baina azken banderatxoa hartutakoan erori egin zen eta ez dago argi abenturan jarraituko duen ala ez. Mikelek, ordea, jarraipena lortu zuen berriz ere, baina talde gorriak behin eta berriro izendatzea gogorra izaten ari da berarentzat.