Itxi

telebista

22:30ean

Martin, Ismaren haserrea eta Nekaneren etorkizuna, gaur gauean, "El Conquis"en

EiTB

Saioak, gainera, sorpresa handia iragarriko die Los Haitiseseko abenturaren jarraitzaileei.

  • Matin, abenturako azken kanporatua

    Matin, abenturako azken kanporatua. Argazkia: EiTB

Martin, abenturako azken kanporatua, izango da gaur "El Conquis" saioko gonbidatu nagusia. Apropos galdu zuen eibartarrak duelua? Ez ote zen aukera hobea Julianek eskainitako janaria onartu eta ate handitik abentura uztea?

Dueluaren ostean, Mikel izan zen kanpamentu urdinera itzuli zen lehiakide bakarra. Izan ere, azken banderatxoa hartutakoan, Nekane erori egin zen, eta segurtasun korapiloarekin egin zuen akatsak zalantzan jarri du bere jarraipena. Mikelen itzuleraren irudiak eskainiko ditu saioak, eta Nekaneren etorkizunaren inguruko informazioa emango du.

Asteleheneko atalak utzitako momentu garrantzitsuenen artean, gainera, immunitate jokoaren ostean talde urdinean sortu zen liskar handia dago. Isma asko haserretu zen, eta Manu eta, batez ere, Martin izan ziren haren kritiken biktima nagusiak. Gehiegizkoak izan al ziren Ismak taldekide eta kapitainaren kontra esandakoak? Aste honetan, ohiko conquistologoekin batera, Andrea eta Iñaki Maritxalar, Manuren anaia, izango dira platoan.

Hala ere, asteko sorpresarik handiena "El Conquistador"eko lantaldeak emango du. Edizio honek utzitako malko, barre, sufrimendu eta lehiaren ostean, sorpresa handia jasoko dute abenturaren jarraitzaileek.

"El Conquis" asteazkenero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.