telebista
Audientzia
"El Conquistador", astelehen gauean nagusi, % 24,6ko audientzia zatiarekin
EiTB
Julian Iantzik aurkeztutako realityak bere marka gainditu du berriro ere.
-
Durana, "El Conquis"eko lehiakidea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia
"El Conquistador del Caribe" realitya lider izan da berriz ere astelehen gauean eta denboraldiko audientzia zatirik altuena eskuratu du, % 24,6. Halaber, Julian Iantzik aurkeztutako saioak 301.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.
Sare sozialetako erabiltzaileek ere gertutik jarraitu zuten abenturaren 21. atalean gertatuko guztia. #conquis21 etiketa joera izan zen Twitterren eta lau milioi eta erdi inpresiotik gora lortu zituen sare sozialaren timelinetan. Halaber, lehiakide batzuen izenak joera izan ziren, Mikel eta Durana esaterako.
Duranak "El Conquistador del Caribe"ren 21. atalaren dueluan egin duen erakustaldiak aho zabalik utzi zituen guztiak. Finalean egoteko gosea guztiaren gainetik egon da eta mahai gainean kolpe ederra eman du Duranak, ustez "indartsuenetako" bi lehiakide kanporatuta: Ion eta Jurdan.