telebista
22:15ean
'El papel de sus vidas' komedia frantsesa eskainiko du gaur gauean ETB2k
EITB
Anne Giafferi zuzentzailearen pelikularen protagonista bikoitza da Mathilde Seigner. Komediak Julie eta Lauretten joan-etorriak aurkeztuko ditu.
El papel de sus vidas komedia frantsesa estreinatuko du ETB2k, gaur, 22:15ean. Anne Giafferik zuzendutako filmaren protagonista bikoitza da Mathilde Seigner, eta Julie eta Lauretteren joan-etorriak jasotzen dira bertan.
Huts egindako kirurgia estetikoko ebakuntza batetik atera berri den aktore batek (Julie) ordezko bat (Laurette) kontratatuko du ezkutuan, hurrengo filmatzean ordezka dezan, baina egoera korapilatu egingo da. Laurette Julieren berdin-berdina da fisikoki, baina ile-apaintzailea da eta ez du inoiz kameren aurrean antzeztu.