telebista
11:20an
"Txupinazoa gogoratuz" berezia, gaur, Iruñeko Baluartetik zuzenean
EiTB
Ilaski Serranok eta Aritz Agirrek gidatuko duten saioan, Voces Riberas eta Puro Relajo taldeen emanaldiak tartekatuko dira.
-
Puro Relajoren emanaldia izango da "Txupinazoa gogoratuz" saioan. Argazkia: EiTB.
Gaur, uztailak 6, "Txupinazoa gogoratuz" saioa izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, Iruñetik zuzenean. Baluarte Jauregian izango dute aurkezleek kokalekua, eta Iruñeko kaleetako giroa jasoko dute bertatik bertara. Ilaski Serranok eta Aritz Agirrek aurkeztuko dute, eta Jaione Carpinterok egingo ditu erreportajeak.
Nahiz eta aurten sanferminak bertan behera geratu diren, ETBk festa esanguratsu hauei keinu bat egin nahi izan die, iazko txupinazoa gogoratuz eta aurreko urteetako irudiak errepasatuz, betiere, Iruñeko Udalak esan bezala, festak ez direla egongo kontuan hartuta. Saio bereziak sanferminei eta txupinazo egunari omenaldia egitea du helburu.
Sanferminekin zerikusia duten hainbat gonbidatu elkarrizketatzeaz gainera, musika-emanaldiak izango dituzte zuzenean: Voces Riberas eta Puro Relajo taldeek jotak, sanferminetako doinuak eta ohiko euskal kantak eskainiko dituzte.
"Txupinazoa gogoratuz" saio berezia 11:20an hasiko da, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.