telebista
Audientziak
Hauteskunde eztabaidak % 11,1eko audientzia-zatia lortu zuen asteartean
EiTB
Xabier Garcia Ramsdenek aurkeztuta, Iñigo Urkullu, Maddalen Iriarte, Miren Gorrotxategi, Carlos Iturgaiz, Idoia Mendia eta José Ramón Becerra Lehendakari izateko hautagaiek parte hartu zuten.
-
Lehendakarigaiak ETB2ko hauteskunde eztabaida hasi aurretik. Argazkia: EiTB
Euskal Telebistak astearte gauean eskaini zuen lehendakarigaien hauteskunde eztabaidak harrera ona lortu zuen, % 11,1eko audientzia-zatia bereganatuz. Horrez gain, saioak 276.000 ikus-entzuleko audientzia metatua zuen Euskadin eta eragin eremuan. Sare sozialetako erabiltzaileek ere gertutik jarraitu zuten hauteskunde eztabaida eta #eldebateETB traola joera izan zen Twitterren.
Xabier Garcia Ramsden kazetariak gidatuta, uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkezten diren lehendakarigaien arteko eztabaida izan zen, eta Iñigo Urkulluk (EAJ-PNV), Maddalen Iriartek (EH Bildu), Miren Gorrotxategik (Elkarrekin Podemos-IU), Carlos Iturgaizek (PP+C's), Idoia Mendiak (PSE-EE) eta José Ramón Becerrak (EQUO Berdeak) parte hartu zuten.