Itxi

telebista

ONLINE

Adi! "El Conquistador 17"ko online castingean parte hartzeko azken eguna da gaur!

I. A. | EITB.EUS

Hurrengo edizioa prestatzen gabiltza eta aukeraketa prozesuak amaitzear daude: aurrez aurreko castingetan jada ezin da parte hartu, baina bideo castinga bidal dezakezue uztailaren 19ra arte.

  • Idoia "El Conquistador"ren castina egin aurretik

    Idoia "El Conquistador"ren castina egin aurretik. Argazkia: EiTB

"El Conquistador del Fin del Mundo"ren 17. edizioa prestatzen ari da dagoeneko "El Conquis"eko taldea, eta casting prozesuan buru-belarri sartuta dago datorren urteko lehiakideak aukeratzeko. Prozesua, baina, amaitzear dago. Ostiral honetan, uztailaren 17an, aurrez aurreko castingak bukatu zituzten. Beraz, parte hartzeko modu bakarra online castinga da. Eta adi! Uztailaren 19an, igandean, amaitzen da bideoa bidaltzeko epea.

Nola igo bideoa?

"El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren webgunetik bidal dezakezu bideoa. Hasteko, formularioa bete, lege oharra eta datu pertsonalen tratamendurako politika onartu, bideoa erantsi eta bidali.

Kontuan izan horizontalean grabatu behar duzuela, eta artxiboaren iraupenak, pisuak eta Interneteko konexioak eragina izango dutela bideoa igotzeko prozesuan. Arazorik baduzu, jarri gurekin harremanetan, eitbeustelebista@eitb.eus helbidera idatzita.

Zorte on guztioi!