Itxi

telebista

22:30ean

"La Noche de..." saioak 'Klondike' telesail laburra estreinatuko du

EiTB

Bi zatitan emango da, gaur eta bihar. Kanadako Klondikera 1880ean, urre gosea bizi bizi zegoen garaian, bidaiatu zuten bi abenturazaleren historia du ardatz.

  • Richard Madden "Klondike" filmean

    Richard Madden "Klondike" filmean. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean "La Noche de..." saioak Klondike telesail laburra estreinatuko du. Benetako historia bat du oinarri telebistarako egindako sail labur honek. Kanadara, Klondikera, 1880ean urre gosea bizi-bizi zegoen garaian bidaiatu zuten bi abenturazaleren historia du ardatz. Bi zatitan emango da telesaila, asteartean eta asteazkenean.

Halaber, aste honetako saioan, Rachel Weisz eta Daniel Craig aktoreen ibilbidea errepasatuko dute. Bestalde, udako urtemugei eskainitako tartean, Donald Shuterlandekin, Peter Sellersekin, Robin Williamsekin, Rock Hudsonekin eta Willem Defoerekin zerikusia duten hainbat urtemuga gogoratuko dituzte.

Azkenik, Euskal Herrian barrena dauden hainbat lekura bidaiatuko dira hainbat filmetaz baliatuta, tartean, Nafarroako Baztanera.

Felix Linaresek aurkezten duen "La Noche de..." saioa 22:30ean izaten da ikusgai, asteartero, ETB1en eta eitb.eus-en.