Itxi

telebista

Audentziak

"En Jake" bere ordu tartean nagusi, % 17,7ko audientzia-zatiarekin

EiTB

Xabier Lapitz kazetariak gidatutako saioa denboraldi bikaina egiten ari da, bataz beste, % 10,7ko kuota bereganatuz.

  • Xabier Lapitz kazetari eta aurkezlea.

    Xabier Lapitz kazetari eta aurkezlea. Argazkia: EiTB.

Asteleheneko "En Jake" saioak audientzia bikaina lortu du eta bere ordu tartean nagusi izan da, % 17,7ko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, Xabier Lapitz kazetariak gidatutako goizeko magazinak 108.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du, Euskadin eta eragin eremuan.

Goizeko magazinaren audientziak gora egin du azken urte honetan eta irailean hasi zen bosgarren denboraldia inoizko ikusiena izaten ari da: bataz beste, % 10,7ko kuota eta 112.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.