Itxi

telebista

22:15ean

"El bosque" minisailaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

Ardenetako baso batean gazte bat desagertu da. Egia aurkitzeko bidean, misterioz jositako herri txiki honek ezkutatzen dituen sekretuak agerian jarriko dira.

  • Minisailaren irudia

    Minisailaren irudia

El bosque minisaila gaur eta hurrengo igandean izango da ikusgai ETB2n. Delinda Jacobs da zuzendaria eta aktoreak Samuel Labarthe, Suzanne Clement eta Alexia Barlier dira, besteak beste.

Ardenetako herri lasai bateko eskolan, Eva Mendel irakasleak, batez ere hiru ikasle (Jennifer, Ocean eta Maya) urduri daudela eta portaera arraroa dutela nabaritzen du. Badirudi gazte bat basoan desagertu dela. Baso horretan bertan, Eve aurkitu zuten duela 20 urte, zer gertatu zitzaion gogoratu ezinik. Egia aurkitzeko bidean, misterioz jositako herri txiki honek ezkutatzen dituen sekretuak agerian jarriko dira.

Ez itzazu galdu El bosque minisailaren lehenengo hiru atalak, gaur, 22:15etik aurrera ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema